Skip to main content

GIZARTERATZEKO

GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Lanbide arloa: GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK

Gizarteratze portada
JonCortes

"Klaseko dinamika desberdinak bideratzean askotan hezitzaile rola hartzen dugu, etorkizunean eskuhartze desberdinak aurrera eramateko baliagarria izango baita"

Jon Cortes Bizkarguenaga, Gizarteratze ikaslea.

"Barterkeria egoeran dauden pertsonei sostengua eman nahi baldin badiozu esango nuke gizarteratzeko Goi Mailako zikloa egokia dela"

Maria Quintanilla Ordeñano, Gizarteratze ikaslea.

MariaQuintanilla
JonMartinez

"Ikaslearen rola lehenengo mailan jartzen da, ikasle aktibo moduan sentitzen gara eta metodologia parte hartzaileari esker ikasle guztiok aukera daukagu gure iritzia entzuteko"

Jon Martinez Isidoro, Gizarteratze ikaslea.

"Ibaizabalera etorri nintzen daukaten metodologiagatik, ikasketak ez dira hain teorikoak, praktikara eramaten dugu gehiago horrela gehiago ikasiz. Gainera irakasleek laguntza handia ematen digute eta aukera on bat da"

Joseba Andoni Uriarte Mejías, Gizarteratze ikaslea.

JosebaUriarte
 

 

ZER DA GIZARTERATZEA?

Maila desberdinetan arrisku sozialean edota baztertze egoeretan egon daitezkeen edo dauden pertsonen garapen pertsonala edo gizarteratze prozesua ahalbidetzeko esku hartze hezitzailea da.

Erronka, lan filosofia eta egiteko era bat bezala ulertzen ditugu: errealitatetik abiatutako praktika, euskalduna eta tokian tokitik sortua, inklusiboa eta integrala, emozioetatik abiatuta, elkarteekin elkarlanean, hezkidetzan oinarritua eta motibatzailea. Hau dena, proiektu honetan sinetsi eta parte hartzen duten pertsonen eta elkarlanean aritzen garen erakunde eta elkarteen konpromisoari esker eraikitzen da.

 

ZIKLOAREN OINARRIA ETA XEDEA

Ibaizabal ikastolak Gizarteratzea zikloan aniztasunaren aberastasunaz baliatuz, hezkuntzan ikuspegi kritikoa sustatuz hezikidetza ardatz gisa izanik eta eraldaketa komunitarioa suspertzeko asmoz, gizarte inklusiboagoaren alde lan egitea du helburu.

Horretarako, gizarte esku-hartzearen eremuan lanean aritze diren eta gure bidelagun kuttunak bihurtu diren beste erakunde edota elkarteekin lankidetza ahalbidetu eta bermatu nahi dugu.

Gure proiektu guztietan ikasle eta profesionalei ikasketen eta errealitatearen arteko lotura eskaintzen diegu, haien ezagutzak eta esperientziak kontuan hartuz baita berriak ere erraztuz eta garatuz.

Gizakiak bere banakotasunetik abiatuta lanean hasten dela, taldearen barnean indarra eta eraginkortasuna areagotzen duela eta taldeen arteko koordinazioak eta sinergiak mundua eraldatzeko aukera ematen diotela sinestu dugu.

Ideaia anitzak, desberdinak eta berritzailñeak elkarbanatuz eta partekatuz, joan-etorri edo atzeraelikadura jarrai honetan aniztasunak bere baitan dakarren indarraz baliatzen gara, herritarren komunitatearen eraldaketa sortuz. Aldi berean, elkarlanari duen garrantzia emanez, gizarteko parte-hartzaile guztien inklusioa errazteko bideak zabaltzen joan gaitezkeela irmotasunez defendatzen dugu.

 

NOLA BURUTZEN DUGU HAU?

Aurreko lerroetan proposatutako guztia gauzatzeko ekintza eta jarduera zehatz ugari gauzatzen ditugu, hala nola, Gizarteratzea Goi mailako zikloko praktikak mota askotako zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroetan, elkarte eta enpresa desberdinetara bisitak (gu haiengana joanda baita haiek gugana etorrita ere), LH duala, jardunaldien prestaketa, hitzaldiak eta abar.

Esperientzia zabal hori erraztu diguten gure bidelagun guztien aipamena, errekonozimendua eta ezagutza ahalbidetzeko asmoz, bidelagunen sarea sortzeko lanetan gogotsu aritzen gara.

Denoi gure eskerrik beroena luzatu nahi dizuegu! Ekin lanari! Gizarte esku-hartzea, eraldaketarako bidea!

 

 

PRESTAKUNTZA PLANA

2000 ORDU -- 2 MAILA -- PRESENTZIALA -- GOIZEZ: 8:00-14:00

1. MAILA

  • Gizarte esku-hartzearen testuingurua (99 ordu).

  • Gizartean esku hartzeko metodologia (132 ordu).

  • Bizikidetza-unitateentzako arreta (165 ordu).

  • Autonomia pertsonalaren sustapena (198 ordu).

  • Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak (132 ordu).

  • Gizarte-trebetasunak (132 ordu).

  • Laneko prestakuntza eta orientabidea (132 ordu).

2. MAILA

  • Gizarteratzea eta laneratzea (200 ordu).

  • Hezkuntzan esku hartzeko laguntza (120 ordu).

  • Bitartekaritza komunitarioa (120 ordu).

  • Lehen laguntzak (60 ordu).

  • Enpresa eta ekimen sortzailea (60 ordu).

  • Ingeles teknikoa (40 ordu).

  • Proiektua (50 ordu).

  • Lantokiko prestakuntza (360 ordu).

 

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean: asistentziaren arloan, etxeko kuadeaketako laguntzaren arloan eta laguntza psikosozialaren arloan.

  • Gizarte-zerbitzuko sektorean: gizarte-desabantailan dauden kolektiboei eta pertsonei zuzendutako arreta psikosozialean, gizarte-bitartekaritzan, lan-munduratzearen arloan eta aukera-berdintasunaren sustapenean.