Skip to main content

ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Webgune hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Honeekaz bat ez bazatoz edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzeko eta webgunea ez erabiltzeko eskatzen dizugu.

1. ZEIN GARA?

Durangaldeko Ibaizabal Ikastola Koop.-elk., hemendik aurrera Ibaizabal Ikastolak, ondorengo helbidea du: Intxaurrondo Kalea, 54, 48200 Durango (Bizkaia). Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia dauan edozein gaitarako hurrengo telefono-zenbakiaren bitartez jar zaitezke harremanetan durekin: 946 21 58 77. Bestela, hurrengo posta elektronikora bideratu zure esana: zuzendaria@ibaizabalikastola.eus

ibaizabalikastola.eus domeinua Ibaizabal Ikastola-rena da.

2. ZER DA Ibaizabal Ikastola WEB SITE DALAKOA?

Orain ibaizabalikastola.eus gunean zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta Ibaizabal Ikastolak sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio osatuagoa eskaintzeko.

Webgune guztien moduan, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu.

3. FITXA TEKNIKOA

Webgune hau baliatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko dau; Hobe PCrako edo Mac-erako Internet Explorer 5.5 edo goi-mailakoa bada. Halaber, monitoreak gitxienez 800 x 600 pixel izan beharko ditu eta Macromediako Flash plug-in delakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com. Ibaizabal Ikastolak beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango dizkio guneari, kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.

4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK

Web orri hau Ibaizabal Ikastolarena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak Ibaizabal Ikastolarenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, transmititu, banatu edo ustiatu. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo honetatik, deskarga eta kopia pribatuak egin daitekez, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera barik. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo Ibaizabal Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta Ibaizabal Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauen arabera, halaber, debekatuta dago edukiok beste edozein webgunetan edo sare informatikotan erabiltzea.

5.- WEB ORRIA DOAKOA DA

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, webgune hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar; hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen (eta, salduz gero ere, produktuak luke kostua: webguneak berak doakoa izaten jarraituko luke). Ildo honetatik, webgunearen erabilera informatiboa, ludikoa eta parte-hartzailea da, eta komunikazio-, sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. 

6.- IRAUPENA

Erabilera-baldintza webguneak aldatu gabe jarraitzen duen bitartean eutsiko zaie. Ildo honetatik, Ibaizabal Ikastolak edozein unetan hauek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek webgunean bertan agertu beharko dira.

7.- BERMEAK BAZTERTZEA

Ibaizabal Ikastolak ahalegin handiak egin ditu web honek beharrezko kalitatea izateko eta eskaintzen dituen zenbait informazioa eta zerbitzutan erabiltzaileen partaidetza sustatzen du. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, Ibaizabal Ikastolak ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa daiteke matxurak konpontzeari buruz. Era berean, zerbitzarian edo webgunean sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egon daitekez. Halakorik ez gertatzeko bideak aurreikusita ditugu. Edonola ere, Ibaizabal Ikastolak web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.

8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, Ibaizabal Ikastola ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne (edozein neurritan edo modutan dela ere). Are gehiago, ez du erantzukizunik izango Ibaizabal Ikastolak edo Ibaizabal Ikastolak baimendutako edozein ordezkarik kalteei buruz jakinean jarriz gero ere. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, mugarik gabe, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean, Ibaizabal Ikastolaren erantzukizunak erabiltzaileak web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.

9.- ESKUMENA

Ibaizabal Ikastolak ez dauka kontrolik web orrialdea erabil daikieneekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta Ibaizabal Ikastolak, bere eskumenei berariaz uko eginez, tokiko dagokien Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

10- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

Datuen babesa

11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen du, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure webgunea. Esan bezala, beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea daukagu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo Ibaizabal Ikastolaren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartu dituelako izango da.

© Ibaizabal Ikastola Eskubide guztiak gordeak.