Skip to main content

2024/02/16
Irudia
Ibaizabal ikastola

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak urteko Batzar Orokorra egingo du hilaren 28an. Bertara daude deituta kooperatibako bazkide guztiak.

Ikastolako 0.5 gelan izango da bilera, 19:00etan, bigarren deialdian (18:30ean da lehenengo deialdia).

Honakoa du gai-zerrenda Batzarrak:
1. Akta hamabost eguneko epean onartzeko bazkide bi izendatzea.
2. 2022-23 ikasturteko kudeaketaren azterketa eta urteko kontuen onarpena, hala badagokio.
3. Emaitzen egozketa.
4. 2023-24 ikasturteko Kudeaketa Planaren, aurrekontu ekonomikoaren eta kuoten azalpena. Tartean, Plan Estrategiko berria eta eraikin berria eraikitzea azalduko dira.
5. Artezkaritza Batzordeko bazkide erabiltzaileen ordezkariak berritzeko aukeraketa partziala.
6. Galderak eta eskaerak.

Informazio osagarria behar duenak, edo botoa delegatu nahi duenak, edo Artezkaritza-kide izateko hautagaitza aurkeztu nahi duenak, Ibaizabalekin harremanetan jarri besterik ez du.

2023ko otsailean egindako Ezohiko Batzarrean ibaizabalikastola.eus webgune korporatibo izatea erabaki zuten bazkideek, eta hala jaso zen Ibaizabaleko estatutu berrituetako 34. artikuluan. Hortaz, bazkide guztiei deialdiaren berri emana bazaie ere beste bide batzuetatik, honakoak deialdi formalaren izaera ere badu.

Batzarrean aurkeztuko den edukia ez da gai ekonomikoetara soilik mugatuko. Kudeaketa eta Ikastolaren ildo estrategiko/pedagogikoak aurkeztuko dira, beraz, bazkide guztion partaidetza garrantzitsua dela deritzo Ibaizabaleko Artezkaritza-kontseiluak.

Azken albisteak

Irudia
Apirileko auzolana
2024-04-30

Joan den asteburuan, ikasle, guraso eta irakasleek bat egin genuen auzolanean.

Irudia
neurologia
2024-04-26

Alex Carrasco Neurozirujauaren bisita izan dugu Biologiako ikasleei nerbio-sistemaren inguruko azalpenak ematen.

Irudia
migrazioa
2024-04-24

Batxilergoko 1. mailako ikasleekin migrazioa lantzen aritu gara ekonomiako ikasgaian