Skip to main content

2024/01/29
Irudia
diru-laguntza sahara

Martxan da Rio de Oro GKEak saharar herriari laguntzeko Durangaldean antolatu ohi duen janari-bilketa kanpaina. Aurten, eskoletan, supermerkatuetan eta bizum bidez egingo da bilketa.

Gurean ere kajak jarri ditugu jasoketa egiteko. Urtarrilak 31 izango da azken eguna.

Bestalde, aurten inoiz baino gehiago, zure laguntza behar dugu otsailaren bukaeran Tinduferantz abiatuko den kamioia janariz betetzeko. Diru-ekarpenak Bizum bidez edo transferentzia* egin daitezke.


(Emandako diruaren 100% jatekoak erostera bideratuko da)
 

Azken albisteak

Irudia
Apirileko auzolana
2024-04-30

Joan den asteburuan, ikasle, guraso eta irakasleek bat egin genuen auzolanean.

Irudia
neurologia
2024-04-26

Alex Carrasco Neurozirujauaren bisita izan dugu Biologiako ikasleei nerbio-sistemaren inguruko azalpenak ematen.

Irudia
migrazioa
2024-04-24

Batxilergoko 1. mailako ikasleekin migrazioa lantzen aritu gara ekonomiako ikasgaian