DATUEN BABESA

DATUEN BABESA

www.ibaizabalikastola.eus domeinurako sarbidea era anonimoan egiten du erabiltzaileak. Bakarrik zerbitzu batzuetara iristeko eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eska dezaketenetara heltzeko.

DATU PERTSONALEN BABESARI ETA TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIOA: Datuen babesari buruz indarrean den araudiaren arabera, jakinarazten dizugu webgunean erregistratuta –nahiz bestela– eman diezazkigukezun izaera pertsonaleko datu guztiek Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea arduradun den fitxategi misto bat osatuko dutela, eta bertara zuzen zaitezkeela beroriek ikusteko, zuzentzeko, errefusatzeko eta kentzeko duzun eskubidea egikaritzeko. Aipatu fitxategiaren helburua erabiltzaileekiko harremanak eragingarritasunez kudeatzea baino ez da, emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz.

Berriki aipatu eskubideak egikaritzeko, Legean aurreikusita dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organora zuzen zaitezke idatziz (behar bezala izenpetuta eta izen-abizenak, helbidea, eta NANaren edo identifikaziorako dokumentu baten fotokopiarekin batera); hain justu helbide honetara:

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea
Intxaurrondo kalea 54. 48200 Durango.

Bizkaia

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuko ditu. Hala ere, indarrean jartzen diren segurtasun-neurri guztiak ahalik eta onenak izan arren, Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea ez da bere sistemak babestea lortzen ez duen eraso edo atzitze baten aurrean egon daitekeen edozein intzidentziaren erantzule izango.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez ditu salduko, ez alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko webguneko bisitariek emandako datu pertsonalak (ez eta bestelako bideetatik pertsonen aldetik jasotakoak ere, bide batez –ez bada, noski, horretarako baimena duela–). Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu bakarrik, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera betiere.

Informazio hau ez da marketing zuzena egiteko erabiliko, aurrez jakinarazi eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak datu hauek erabili ahal izango ditu argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta mezu elektronikoak bidaltzeko euskarari, hezkuntzari eta, oro har, kooperatiba-elkartearen jardueraren ikuspegitik interesgarritzat jo litezkeen bestelako informazioei buruz.