LEGE INFORMAZIOA

LEGE INFORMAZIOA

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak (Ibaizabal ikastolak), www.ibaizabalikastola.eus domeinuaren bidez, kooperatibaren inguruko informazio orokorra eskaintzen du, testuzkoa nahiz grafikoa.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak aurreikusten dituen betebeharrei jarraiki, ibaizabalikastola.eus domeinua F48980320 IFK zenbakia duen eta helbidea Durangoko Intxaurrondo kaleko 54. zenbakian duen Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen jabetzakoa dela jakinarazten dugu. Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, 1467. folioan, 99.0.040 inskripzio-zenbakiarekin.

Domeinu honetan jasotako informazioa Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak berak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen Interneteko orrietako edukia eta informazioa beren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, aipatu edukiak eta informazioak ez dira lotesleak, eta ez dute inolako lege-bermerik edo -izaerarik; izan ere, informatzeko eta kooperatiba-elkartearen jarduera hedatzeko soilik eskaintzen den zerbitzua da honakoa.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkarteak ez du bere gain hartzen hirugarrenek informazio horren inguruan egin dezaketen erabileraren ardura. Halaber, beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartea da ibaizabalikastola.eus domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. Www.ibaizabalikastola.eus domeinuan jasotako edozein motatako marka edo ikur bereizgarriak ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.

Datu Pertsonalak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu eman diezazkigukezun datuak Durangaldeko Ibaizabal kooperatiba-elkartearen jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Igorritako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta kooperatiba-elkarteak ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena. Zurekiko harremanaren kudeaketa eta administrazioa erraztea da fitxategiaren helburua, eskainitako zerbitzuak zabaltzeko eta hobetzeko asmo bakarrarekin.