Skip to main content

 

HAUR HEZKUNTZAKO

GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Lanbide arloa: GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK

HH portada 5
AneOndartza1

"Proiektuen bidez egiten da lan, taldean, hau oso aberasgarria da eta gainera oso gai interesgarriak jorratzen ditugu. Goi Mailako Ziklo honek merezi du, irtenbidea dauka eta ezagutzera animatzen zaituztet, gauza barriak ikastera eta ume izatera!"

Ane Ondartza Elorriaga, Haur Hezkuntzako ikasle ohia.

"Formazioa duala egitea eskaini zidaten, aukera oso polita praktikak eta teoria uztartzeko. Metodologiari dagokionez parte hartzailea da oso eta daukagun kanpo espazioa aproposa dinamikak, jolasak eta saioak kalean egiteko"

Asier Duran Sanchez, Haur Hezkuntzako eta Gizarteratzeko ikasle ohia.

AsierDuran
GaraziAlberdi

"Aurreko urtean bukatu nuen zikloa eta praktikak egin nituen ikastola berdinean urte osorako kontratua egin didate. Ibaizabal ikasitako gai desberdinekin lan mundura sartzeko pila bat lagundu didate, prest irtetzen gara Ibaizabaletik lan mundurako"

Garazi Alberdi Ruiz, Batxilergoko eta Haur Hezkuntzako ikasle ohia.
 

"Talde handian ere tutoretzak egiten ditugu eta hor gatazkaren bat egoten baldin bada, edo beste edozein zalantza irtetzen baldin bada taldean hitz egin eta denon artean konpontzen da."

Cristina Oyarbide Vidal, Haur Hezkuntzako ikasle ohia.
 

Cristina Oyarbide
MaiderGoti

"Kurtso hasieratik egiten dira tutoretzak, ebaluaketa bakoitzeko bakarkako elkarrizketa bat, tutore eta ikaslearen artean uneko jarraipena egiteko, esaterako zeintzuk diren zure hobekuntzak, kezkak, zalantzak"

Maider Goti Somozas, Haur Hezkuntzako ikasle ohia.

PRESTAKUNTZA PLANA

2000 ORDU · 2 MAILA · PRESENTZIALA · GOIZEZ: 8:00 - 14:00

1. MAILA

  • Haurren autonomia pertsonala eta osasuna (198 ordu).

  • Adierazpen eta komunikazioa (198 ordu).

  • Garapen kognitiboa eta motorra (198 ordu).

  • Garapen sozioafektiboa (165 ordu).

  • Gizarte-trebetasunak (132 ordu).

  • Laneko prestakuntza eta orientabidea (99 ordu).

 

2. MAILA

  • Haur-jolasa eta bere metodologia (140 ordu).

  • Haur-hezkuntzaren didaktika (200 ordu).

  • Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskaintzea (100 ordu).

  • Haurrei arreta eskaintzeko proiektua (50 ordu).

  • Lehen laguntzak (60 ordu).

  • Ingeles teknikoa (40 ordu).

  • Enpresa eta ekimen sortzailea (60 ordu).

  • Lantokiko prestakuntza (360 ordu).

 

ZER IKASIKO DUT? ZER EGINGO DUT?

  • Haur Hezkuntzako lehen ziklorako hezkuntza-proiektuak diseinatzea, aplikatzea eta ebaluatzea.

  • Haurrekin eta haien familiakoekin arreta sozialeko eta hezkuntza-jarduneko jarduerak programatzea, diseinatzea eta gauzatzea.

  • Beste profesional edo zerbitzu batzuen parte-hartzea eskatzen duten haurren eta familien beharrei erantzungo dioten baliabideak eta prozedurak erabiltzea.

  • Kontingentzien aurrean jarduteko, seguntasuna eta konfiantza transmititzea.

  • Jardun-prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzeko, dagokion dokumentazioa kudeatuta eta informazioa trasmititzea.

  • Bere lanbide-jardueraren inguruko ezagupen zientifikoak eta teknikoak egunean edukitzeko, bizitza osoan ikasteko dauden baliabideak erabiltzea.

  • Haurrekin eta horien familiekin, dagokion taldeko kideekin eta bestelako profesionalekin harreman arinak izateko: gizarte-trebetasunak, eta kultura-aniztasuna kudeatzeko gaitasuna erakustea, eta sortzen diren gatazketarako konponbideak emateko.

 

IRTEERA PROFESIONALAK

  • Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea.

  • Arrisku sozialean dauden adingabeekin (0-12 urte) edo familiei laguntzen lan egiteko berariazko erakundeetako eta/edo programetako hezitzailea.

  • 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea: ludotekak, kultura-etxeak, liburutegiak, ikastetxeak, aisiarako guneak, landetxe eskolak, etab.