Oxford Test of English

2018an Oxford Universityrekin sinatutako akordioaren ondorioz, Ibaizabal Ikastola “Oxford Test of English”aren aztertzaile ofiziala da.

Azterketa online denez, Ibaizabal ikastolan bertan egingo dugu, eta azterketa gaindituz gero, ingelesean B1 edo B2 titulazioa lortzen da. Hortaz, azterketa aproposa da ingeles maila modu ofizialean egiaztatu behar dutenentzat, maila minimoa eskatzen duten ikastaroetan izena eman behar dutenentzat edota maila hau eskatzen duten lanpostua lortu nahi dutenentzat da. Eskatzen den baldintza bakarra 16 urtetik gorakoa izatea.

PROBAREN EZAUGARRIAK

Iraupena 2 ordu
Egiaztatutako gaitasunak Reading, listening, writing eta speaking.
Ez da suspenditzen Atalez atal daukazun ingeles-maila egiaztatzen du (A2, B1 edo B2 dira; C1 ez)
Emaitza 15 egunen buruan
Ziurtagiria Posta elektronikoan jasotzen duzu, emaitzekin batera. Batez besteko notaz gain, trebetasun bakoitzean duzun kalifikazioa adierazten da (reading, listening, writing eta speaking).
Jarraitu beharreko ARAUAK IKUSI HEMEN
DEMOA IKUSI HEMEN
Informazio gehiago IKUSI HEMEN
 

HURRENGO DEIALDIEN XEHETASUNAK

  • Hurrengo deialdia: Apirilaren 10ean, 15:30etan.
  • Prezioa:  Ibaizabal Ikastolako ikasle eta bazkideek: 79 euro  //  Gainerakoek: 89 euro

 

MATRIKULA EGITEKO PROZEDURA

  • Matrikula egiteko epemuga: apirilak 3.
  • Adierazitako dirua ondorengo kontu korrontean sartu: ES26 3035 0014 600140036666. Kontzeptuan ondorengoa adierazi: OTE_NAN zenbakia
  •  INPRIMAKI HAU  bete.
  • Behin inprimakia beteta, banku-frogagiria ondorengo helbidera bidali: ote@ibaizabalikastola.eus

 

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 94 6215877 telefonora edo idatzi ote@ibaizabalikastola.eus helbidera.  //  Plaza mugatuak dira eta izena-emate ordenaren araberakoa izango da. Deialditik kanpo geratuz gero, Ibaizabaleko norbait zurekin harremanetan jarriko da, eta hurrengo deialdian parte hartzeko aukera izango duzu . //  Atal honen azpian atxikita arautegia.

Fitxategia: