IRAKURRIXU! 2020-2021 ikasturteko 1. alea

 

Kaixo, irakurle!

Udazken koloretan, Ibaizabal Ikastolako 1A eta 1B taldeetako ikasleok osatutako Irakurrixu aldizkaria dunk hau, 2020-2021 ikasturteko lehen lorea.

Udazkenetan kolore adina gai eta testu aurkituko ditunk aldizkariaren lurrinak zeharkatuz: iritziak, askotariko elkarrizketak, gomendioak, bitxikeriak, erreportajeak, sexuari buruzko kontuak, tontokeriak, txutxu-mutxuak… Hostoak, xume bezain eder, zuhaitz biluziaren gerizpean.

Berriro zuhaitzari so hatzaio? Eskuratu aurtengo talde-argazkiak; gatibu gauzkank denborak. Eskuratu Durangoko Azokako agenda; joate askearen oparotasunean, betikotasunaren irria zirudink, irria zirudink.

Hain soil hire argitaratzean, hain xume, adiorik gabeko partitzean. Hitaz oroit eta higan gaitunk, Irakurrixu!

 

Ibaizabal Ikastolan, 2020ko abenduaren 1ean,

Batxilergoko 1A eta 1Bko ikasleak