TELEKOMUNIKAZIO BURUJABETZAZ IKTn

IZARKOM proiektuko Asier Garaialderen bisita.

Batxilergoko lehen mailako Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaian, informatikaren makinaria ulertu asmoz hiru alor aztertzen ari dira: hardwarea, softwarea eta azpiegiturak (sareak eta sistemak).

Teknologia neutroa al da?

Galdera honi erantzuna eman ahal izateko teknologiaz egiten den erabileran eta berau garatzeko norabidean arreta jarri beharra dagoela ikusi dute.

Teknologia burujabetza kontzeptuaren inguruan bueltaka aritu dira, eta lanketari itxiera emateko IZARKOM proiektua ezagutu dute, Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiba.

                             

 

Proiektua bertatik bertara ezagutu ahal izateko, IZARKOMeko sortzaile eta kide den Asier Garaialderen bisita izan dugu gaur ikastolan. Komunikazioak jendartea eratu edo eraldatzerakoan jokatzen duen paper garrantzitsua ikusarazi digu iristeaz bat, baita internetera sarbidea gaur egun oinarrizko eskubide gisa ulertu beharreko zerbait dela ere.

Euskal Herrian telekomunikazioen errealitatea zein den azaldu digu, zein baldintza eta logikaren baitan funtzionatzen duen, eta zertara datorren IZARKOM moduko proiektu bat testuinguru honetara.

IZARKOMek telekomunikazio operadore gisa eta kooperatiba moduan nola funtzionatzen duen ere argitu digu, garatutako zenbait proiekturen eta etorkizuneko erronken berri emateaz gain.