HEZKUNTZAKO GREBA DEIALDIAZ

Aurrez aurreko hezkuntzara itzulera.

Irailaren 15erako hezkuntza arloko gehiengo sindikalak egindako greba deialdiarekin bat egin dugu ikastolako langileen gehiengoak, beraz, ikastolak ezingo du ohiko lan-jarduera bermatu.

Horren ondorioz batxilergoko lehen eta bigarren mailako hasiera data aldatzea erabaki du zuzendaritzak.

Batxilergoko hasiera data berria, irailaren 16a, asteazkena, izango da.

Lanbide Heziketako zikloko hasiera-datak bere horretan geratuko dira, hilaren 14a bigarren mailakoentzako eta 16a, ostera, lehen mailakoentzako.

Era berean, zuzendaritzak irailaren 15ean gutxieneko zebitzuak ziurtatuko dituela jakinarazten du, hortaz, ikastola irekita izango du hala nahi eta behar duen orok.