IKT HELDUTASUN ZIURTAGIRI AURRERATUA LORTU DUGU

Ibaizabalek IKTen alorrari dagokion heldutasun ziurtagiri aurreratua eskuratu du.

IKT Heldutasun Teknologikoaren helburua da, batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalei probetxu guztia ateratzea, eta, bestetik, herritarrak gaitzea, IKTak ikastetxeen irakas‐, administrazio‐, informazio‐ eta komunikazio‐prozesuetan erabiltzea sustatuz, eta ekintza guztien arteko koordinazioa eta koherentzia bermatuz.

Honekin, ikastolaren jardunean IKT baliabideak, ikastetxearen kudeaketa eta administrazioan ez ezik ikaste-irakaste prozesu guztietan modu aurreratuan txertatuta daudela ziurtatzen da.