OXFORD AZTERKETA: DATA BERRIAK!

Martxoan bertan behera utzi behar izan genuen Oxford azterketarentzat data berria dugu! irakurri informazio guztia irudiaren ostean.

  • Ekainaren 17an, 18:00retan zatikako Oxford azterketa egingo dugu. Osoa egin beharrean, zatiren bat egitea interesatzen zaizuenontzat aukera ederra!
  • 2'5-3 ordu inguruko iraupena izango du azterketak, egin behar diren zati kopuruaren arabera.
  • Oraindik 11 leku daude libre. Beraz, interesatuta bazaudete egin matrikula ekainaren 2a baino lehen!

Matrikulaziorako eta bestelako gauzetarako informazio gehiago ikastolako webgunean duzue edo ote@ibaizabalikastola.eus emailaren bidez galde dezakezue.