IKASTOLETAKO ORIENTATZAILEEN BILERA

Euskal Herriko hainbat Ikastolatako orientazio-arduradunak Ibaizabal Ikastolan elkartu ziren mintegia egin eta lanbide-heziketari buruzko argibideak jasotzeko. Bertaratutako profesionalen premien diagnostikoa eginda hasi zen saioa, eta 4 bloketan banatuta antolatu ziren gero azalpenak:

  • Joera berriak eta emandako aldaketak izan zituzten hizpide, hasteko. Ikasleen irteera-profila etengabe ari da aldatzen eskuratutako konpetentziei dagokienez. Lanbide-heziketan heziketa duala bideratzeak, ekintzailetasuna sustatzeak... egun-eguneko beharrak areago asetzea ekarri dute.

  • Bestalde, sarerra-baldintzen inguruko galderei eman zitzaien erantzuna mintegian: adina, espediente akademikoa, eskatutako batez besteko notak eta horiek kalkulatzeko moduak, errepikapenak, epeak, ikasmaila-jartorriaren araberako legezko onartze-ehunekoak, aniztasunaren trataera...

  • Oinarrizko Lanbide Heziketaren balioa eta ibilbide akademikoan joka dezakeen "bisagra"-funtzioa jorratu ziren.

  • Mailatik mailarako eta familia batetik besterako igarotze posibleak ere aztertu ziren: oinarrizko, ertain nahiz goi-mailako zikloak, Batxilergoa, Unibertsitatea...  Lanbide-heziketako bi maila edo maila bereko bi espezialitate ikasten dituzten ikasleak gero eta gehiago dira, eta lanbide-heziketak ikasleen heldutasunari eta lan-eskarmentuari dakarkien onura nabarmena da, eta hala onartzen dute lan-merkatuko kontratatzaileek, inkestek diotenez.

Informazio praktikoa emateko balio izateaz gain, lankidetza-sarea ehuntzeko eta indartzeko balio izan zuen mintegiak.