TXIKIBOX IKASTAROA KIROLERROTA GIMNASIOAN

TXIKIBOX Ibaizabal Ikastolan:



Kickboxing eskaintza 7-13 urte-bitarteko haurrentzat.

Psikomotrizitate-jokoak eta boxeo-teknikak giza kontakturik gabe (erremintekin bakarrik). Diziplina, errespetua eta kidetza bezalako baloreak landuz haurrei irakatsiko zaizkien tekniketan barneratuta.

Izena emateko epea zabalik!

  • Ordutegia: barikuetan, 17:00-18:00 bitarte. Aurrerago, partaideen interesaren, aukeraren eta aurreratze-erritmoaren arabera, astean ordubeteko 2na saio egiteko aukera egon liteke. //  Hastapenetako ikastaroa: 2020ko otsaila eta uztaila artean (uztailean goizeko ordutegian egiteko aukera). 2020ko irailean jarraitzeko aukera.
  • Non: Durangoko Ibaizabal Ikastolaren KirolErrota gimnasioaren aretoan (Intxaurrondo kalea 54).
  • Hileko kuota: 20 €. Matrikula doan.
  • Entrenatzaileak: federazioak emandako titulazio profesional ofizialen jabe diren irakasle euskaldun esperientziadunak.

Gertuko tratua; banan-banakako harremana. //  Aparkaleku pribatua dohainik. //  Zatoz barikuan –aipatu ordu-tartean– eta izena eman aurretik probatzeko aukera izango duzu, doan eta konpromisorik gabe.

Informazioa eta izenematea:

Tel: 94 621 58 77

E-posta: jetxebarria@ibaizabalikastola.eus


KIROLERROTA GIMNASIOA  |  Intxaurrondo kalea 54, 48200, Durango (Bizkaia)