MAREN URIBEZUBIA, GAZTAINERRE 2019 KARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEA

IKT 1 ikasgaian irudi edizioa landu dute lehen mailako ikasleek. Honen harira, kartel lehiaketa abiatu zen azaroaren amaieran, Gaztainerre Eguna iragarriko zuen kartela hautatzeko. Irakasleen aurre-aukeraketaren ondoren, ikastolako kide guztiei kartel irabazlea aukeratzeko bozka emateko epea zabaldu zitzaien. Prozesu guzti hau pasa ondoren, eta ikastolako komunitateak hala erabakita, Maren Urbezubia (1E) durangarra izan da 2019ko Gaztainerre Festako kartelaren irabazlea. Elkarrizketa egin diogu bere lanaren inguruan gehiago jakiteko asmoz.

Zerbaiten amaiera izena jarri diozu zure lanari. Zer dela eta? Zeren amaiera?

Maren Uribezubia: Zerbaiten amaiera izena jarri diot, modu batean edo bestean urte honi, beno, hiruhilabete honi amaiera berezi bat emango diogulako gaztainerre festarekin.  

Zein izan da zure inspirazioa kartelaren diseinua erabakitzerako orduan?

M. U.: Kartelaren diseinua erabakitzea asko kostatu zait. Hasieran ez nuen ideiarik izan. Baina, egun batean, su hori nire kartelaren oinarria izan behar zela pentsatu nuen. Ez dut inspirazio konkreturik izan, bueno, Ainhoak kartela egin baino lehen horrekin zer adierazi nahi genuen pentsatzea eskatu zigun eta hori izan da nire inspirazioa. 

Nola jaso duzu irabazle izatearen berria?

M. U.: Ez nekien irabazlea izan nintzela jolastorduan tabernara pintxo bat erosten jeitsi nintzen arte, han, lagun batzuk esan zidaten,hori ez da zure kartela?

Zer espero duzu Gaztainerre Festa honetan?

M. U.: Ba... ez dakit, ez dot ezer berezirik espero, lagun berri eta betikoekin jai giro on bat.  

Eskerrik asko Maren!

Etiketak: