EUSKARAREN EGUNEKO EKITALDIA

Euskararen eguna ospatzeko ekitaldi txiki bat egin dugu ikastolan. Bertsoak, musika eta kantua egin dira, baina baita euskaraz bizi ahal izateko egunero lan egin behar dela gogorarazi digun manifestu baten irakurketa ere.

Ekitaldiak utzi dizkigun irudiak ikusi ahalko dituzue Facebook eta Twitterreko kontuetan.