STARTINNOVA PROGRAMAN IRABAZLE!

Ibaizabal ikastolako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko ikasle talde bat Startinnova programako irabazlea da! Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu duen Startinnova programan, 18 urtetik gorako kategorian, hainbat ikastetxetako 66 talde aurkeztu dira, eta lan idatziaren aurkezpenean eta honen ahozko defentsan  lehen postua lortu du Ibaizabal 1 taldeak!

5 emakumek osatzen dute taldea: Amaia Ibarzabal, Mariane Oyarzabal, Mirari Urizar, Oihane Ozamiz, Paule Egilior.

Familia osotasunean kontuan izanik eta beraien beharrak hizpide hartuz, aisialdi, formakuntza zein aholkularitza zerbitzua eskanitzera datorren taldea da. 

Sari banaketa Bilboko Yimby aretoan izan zen otsailaren 27an. 

Ibaizabal ikastolako komunitatetik Zorionik handiena! Egindako lanak bere fruitua eman du!