ORIENTAZIOA IKASLE OHIEKIN

ORIENTAZIO SAIOAK IKASLE OHIEKIN

Ikasle ohien bisita izan dugu gaur Ibaizabalen. Batxilergoko bigarren mailako ikasleek beraien bidea aukeratzerako orduan, erabakia errazago hartzeko hurbileko esperientziak ezagutaratzeko helburuarekin egiten dira saio hauek. Besteak beste, ingeniaritzako gradua, anatomia patologikoan goi mailako zikloa, psikologiako gradua eta osasun orokorreko psikologo graduondokoa, ADE, pedagogian gradua, lehen hezkuntzako gradua, hizkuntza modernoetako gradua edo lan harremanak eta giza baliabideetan gradua egin duten ikasle ohien esperientzia jaso ahal izan dugu.

Mila esker Nora Z, Ane, Ainhoa, Nora G., Asier, Irati, Maixa, Julene, Maria eta Ane zuen ibilbide akademiko eta bizipen pertsonalak gure ikasleekin partekatzeagatik.

Plazer handia izan da.

#Batxilergoa #Orientazioa