ANTZERKI TALDEA MARTXAN

Aurten ere antzerki taldea egongo da Ibaizabalen eta dagoeneko hasi dira entsaioak egiten.

"Zugan Ni" egitasmoaren baitan, Durangoko udalak San Agustin kulturgunearen bidez eta Markeliñe konpainiarekin batera garatzen da programa hau. Ikasleek, urte osoko formakuntza jasoko dute eta antzerki obra bat pretstuko dute ikasturte bukaeran San Agustin antzokian aurkezteko.

Ibaizabal ikastola, matrikularen erdia errazten die ikasleei, antzerki formakuntza jaso ahal izan dezaten.