Haur Hezkuntza

Haur hezkuntzako goi mailako teknikari titulua lortzeko formakuntza ematen da Ibaizabal Ikastolan. Ondorengo lerroetan zikloaren nondik norakoak:

1. MAILA

0012 Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna 198 ordu
0014 Adierazpena eta komunikazioa 198 ordu
0015 Garapen kognitiboa eta motorra 198 ordu
0016 Garapen sozioafektiboa 165 ordu
0017 Gizarte trebetasunak 132 ordu
0021 Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 ordu

 

2. MAILA

0011 Haur hezkuntzaren didaktika 200 ordu
0013 Haur jolasa eta bere metodologia 140 ordu
0018 Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskeintzea. 100 ordu
0019 Haurrei arreta eskeintzeko proiektua 50 ordu
0020 Lehen laguntzak 60 ordu
E200 Ingeles teknikoa 40 ordu
0022 Enpresa eta ekimen sortzailea 60 ordu
0023 Lantokiko prestakuntza 360 ordu

 

IRTEERA PROFESIONALAK:

Lanbide-irudi honek hezkuntza formalaren eta ez-formalaren sektorean egiten du lan, haurrentzako arretarako gizarte-zerbitzuen sektorean. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea. Betiere, maisu edo maistra batek gainbegiratuta jardungo du, Estatuko, autonomia-erkidegoko nahiz tokiko erakundeen mendeko instituzioetako edota titulartasun pribatuko ikastetxeetako hezitzaile gisa.

  • Arrisku sozialean dauden adingabeekin (0-6 urte) edo familiei laguntzen (beste profesional batzuen jarraibideak beteta) lan egiteko berariazko erakundeetako eta /edo programetako hezitzailea.

  • 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea: ludotekak, kultura-etxeak, liburutegiak, ikastetxeak, aisia guneak, landetxe eskolak, etab.