Jantoki zerbitzua

Jantoki zerbitzua Ausolan enpresarekin daukagu kontratatuta. Janaria Ibaizabal Ikastolako sukaldean bertan prestatzen da.

JANTOKIKO ARAUDIA ETA MENUAK

IKASTOLAKO JANTOKIKO ARAUDIA 2020-2021

  • Ikasle bakoitzak sarrera bat izango du, egokitzen zaion gunearen arabera.
  • Sarreran eskuak hidroalkolikoarekin garbitu eta bakoitza dagokion tokian jesarriko da. Musukoa janaria aurrean dagoenean soilik kenduko dugu, ez lehenago.
  • Ikasle bakoitzak toki finko bat izango du eta beti toki berdinean jango du. Lehenengo egunean erregistratuko dugu.
  • Lehenengo platera jarrita egongo da eta bigarren platera, lehena jaten den bitartean aterako da. Postrea ere bertan izango duzue. Dena jan arte ez gara mahaitik altxatuko. Jatekoa bukatutakoan musukoa jantziko dugu mahaitik altxatu orduko.
  • Ikasleak lasai itxarongo du langileak jatekoa atera arte.
  • Denetarik jan behar da.
  • Ura ez da pitxerretan zerbitzatuko, beraz, bakoitzak norbere kantinplora ekarri behar du.
  • Bukatutakoan erabili dituen tresnak modu txukunean jasoko ditu eta dagokion tokian utziko ditu ikasle bakoitzak
    • Zakarra behar den tokira (birziklatu).
    • Mahai tresnak dagokion tokira eta platerrak pilatuta utzi.
  • Egokitutako irteeratik irtengo da, eskuak gel hidroalkolokoarekin garbitu ostean.
  • 2. txandakoek 1. txandakoak irten arte lasai itxarongo dute. Ez oztopatu irteera!

*Sukaldera sartzea debekatuta dago.
**Jantokiko langile eta materiala errespetatu

JANTOKIKO MENUAK
IRAILA URRIA AZAROA
ABENDUA URTARRILA OTSAILA
MARTXOA APIRILA MAIATZA

 

 

 

 

OHARRAK
  • Ikasleren batek dieta berezia beharko balu tutoreari jakinaraziko zaio ohar idatzi baten bidez.
  • Alergiaren bat dutenek mediku agiri bat erakutsi beharko dute.
ONGI ELIKATZEKO DEKALOGOA:

Egunean zehar jaten denaren oreka bilatu beharra dago (gosari, bazkaria, askari eta afaria). Hori dela-eta, ikastolako menua ezagutuz gero, etxekoa errazago prestatuko dugu.

  1. Egun guztian zehar jaten denaren oreka bilatu behar da (gosaria, bazkaria, merienda eta afaria). Horregatik aldez aurretik eskolako menua jakinez gero, errazagoa da etxean jan behar dena prestatzea.
  2. Elikaduran gosariak ez du inoiz huts egin behar. Lehen janari honek energia eta elikagai eskaeraren %26a emango du (frutek zerealekin bat, ogiak, eta esne edo esnegaiek gosari atsegin eta egoki bat osatuko dute).
  3. Meriendan esnegai, ogi edo era ezberdinetako frutak jatea litzateke egokiena.
  4. Afariak ez du oso oparoa izan behar. Bazkariaren eskema antzekoa erabil dezakegu, baina kopuru txikiagoan eta beti oheratu aurretik denbora bat itxaron.
  5. Behar ditugun elikagai guztiak lortzeko elikadurak ez du beti berdina izan behar.
  6. Azukrea eta produktu gozoak gehiegi jatea ez da gomendagarria, fruta eta esnezko postreak kontsumitzea zuzenagoa da.
  7. Fibraren ekarpena beharrezkoa da. Hau bihi osoko elikagaietan, barazkietan, lekaleetan eta frutetan dago. Elikagai horiek gainera gatz mineralak eta bitaminak ematen dizkigute.
  8. Nerabeei ez zaie inoiz edari alkoholdunak eskaini behar, ezta neurri txikian izanda ere.
  9. Elikadura osasungarriak eta kirol egokia egiteak garapen psikiko hobezina lortzen laguntzen dute.
  10. Elikadura heziketan, beste heziketa lanetan bezalaxe, familiaren eginahala beharrezkoa da.