Skip to main content

tutoretza

Ikastola hezkuntza komunitatea da eta ikasleak hurrengo mailetarako prestatzeko zeregina du. Ikasle bakoitzak dituen gaitasunak garatzeko egokitutako irakaskuntza bultzatu nahi dugu, aniztasunaren integratzaile den irakaskuntza.

Tutoreak ikastolako bizitzan parte hartzea erraztuko dio ikasleari, ikasketa prozesutik hasi eta proiektu desberdinetako jardueretaraino. Ikasleak biziko dituen testuinguru ezberdinekin binkuluak eta erlazioak indartu behar ditu ikastolak: familia, gizartea, lagunartea…

Hezkuntza prozesua ikastola osotzen dugun guztion elkarlanarekin lortzen dela ulertzen dugunez, beharrezkoak izango dira:

  • Familien inplikazioa, elkarlana
  • Ikasketa Buruak eta tutore taldeak ematen duen etengabeko laguntza eta aholkua.
  • Ikastolako irakasleen eta tutoreen arteko elkarlana.
  • Ikasleen arteko interakzioa.
  • Ikastola taldeak sortutako material lagungarria.

 

TUTORETZA LANA

Tutoretza eta orientazio akademiko-profesionala eta pertsonala ikasle bakoitzarekin  landuko ditugu. Orientazioaren arduradunak irakasle guztiak badira ere (irakasleak berea du funtzio tutoriala, bai maila indibidualean eta baita talde mailan ere) irakasle-tutoreek ardura berezia izango dute ikasle bakoitzak dituen hezkuntza premiei erantzuteko. Horretarako konfidantza giroa sortu beharko du ikasleekin. Nola lortu konfidantza giro hori?

  • Zintzotasunez jokatuz.
  • Umiltasunez, ikasleen parean jartzeko gai garela erakutsiz.
  • Emandako berba betez.
  • Jarrera irekia erakutsiz, laguntzeko prestutasunaz.

TUTOREAREN FUNTZIOAK

  • Ikasleen banan banako jarraipena egitea. Horretarako ezinbestean bere ikasleak ondo ezagutu beharko ditu ahalik eta laguntzarik egokiena eskaintzeko.
  • Ikasleari orientazio pertsonal eta akademikoa eskaintzea. Hurrengo ikasketetan matrikula egiteko laguntza eta erabakia hartzeko bidelaguna izango da.
  • Ikaslea ikastolako proiektuetan parte hartzera zirikatzea.
  • Derrigorrezko hezkuntzatik ez derrigorrezkora pasatzen direnez ikasleak, etapa aldaketak dakartzan berrikuntzei egokitzeko laguntza eskaini eta baliabideak bere eskura jartzea.
  • Ikaslea eta familiaren arteko zubi-lana egitea, familiarekin harremana mantenduz, familia, ikasleen ikasketa prozesuan inplikatzeko ahalegina eginez.
  • Ikaslearen integrazioa gelan eta ikastolan erraztea,  horretarako ikasleen arteko elkar-ezagutza, talde lana eta oinarrizko elkar-bizitza arauen lanketa eta betetzea sustatuko duelarik.
  • Balore jakinen lanketa egitea. Balore hauek Hezkuntza proiektuan ikastolak onartutakoak izango direlarik.
  • Gatazkak sortzen direnean bideratzaile lana egingo du ikasleen artean edo ikasle eta irakaslearen artean.
  • Barne-araudia eta bizikidetza-plana errespetatzen direla bermatzea

 

2023-2024 IKASTURTEKO BATXILERGOKO TUTOREAK

 

LEHENENGO MAILA

BAKARNE MENDIOLA INZA

BATXILERGOA 1 A // TUTORE PERTSONALA

bmendiola@ibaizabalikastola.eus

HARITZ ASPIAZU OTAZUA

BATXILERGOA 1 B // TUTORE PERTSONALA

 haspiazu@ibaizabalikastola.eus

LUCIA OLALDE RAMOS

BATXILERGOA 1 C // TUTORE PERTSONALA

lolalde@ibaizabalikastola.eusi

AITOR IRAOLAGOITIA ZENITAGOIA

BATXILERGOA 1 D // TUTORE PERTSONALA

airaolagoitia@ibaizabalikastola.eus

AINHOA MUÑOZ SARASKETA

TUTORE PERTSONALA

amunoz1@ibaizabalikastola.eus

IZASKUN DOMINGUEZ OBIETA

TUTORE PERTSONALA

idominguez@ibaizabalikastola.eus

 

BIGARREN MAILA

ANA VIDAL GÓMEZ

BATXILERGOA 2 A // TUTORE PERTSONALA

avidal@ibaizabalikastola.eus

JUNE MARDARAS IBARRA

BATXILERGOA 2 B // TUTORE PERTSONALA

 jmardaras@ibaizabalikastola.eus

JON MARTIN RAFAEL

BATXILERGOA 2 C // TUTORE PERTSONALA

jmartin@ibaizabalikastola.eus

 

SARA MORENO GARCIA

BATXILERGOA 2 D // TUTORE PERTSONALA

 smoreno@ibaizabalikastola.eus

ANE ARABAOLAZA OLALDE

TUTORE PERTSONALA

aarabaolaza@ibaizabalikastola.eus.

 

JON MIKEL DOMINGUEZ PETRALANDA

TUTORE PERTSONALA

jdominguez@ibaizabalikastola.eus.

IRATXE BERNEDO IZAGIRRE

TUTORE PERTSONALA

 ibernedo@ibaizabalikastola.eus

OIHANE OZAMIZ URIARTE

BATXILERGOKO KOORDINATZAILEA

oozamiz@ibaizabalikastola.eus

AINHOA ARANDA APARICIO

BATXILERGOKO ARDURADUN PEDAGOGIKOA

naaranda@ibaizabalikastola.eus