Skip to main content

2024/02/20
Irudia
Startinnova

Gazteen ekintzailetza sustatzea helburu du StartInnova programak, eta urtero legez, aurten ere Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko eta Gizarteratze Goi Mailako Zikloko ikasleak, Enpresa eta Ekimen Sortzailea ikasgaiaren bitartez, bertara aurkezteko proiektua garatu dute taldeka. 18 urtetiko gorakoen kategorian 27 ikastetxe aurkeztu dira Bizkaian eta 5 dira finalera iristen direnak.

Ibaizabal Ikastolako Osplay, Jauja, Muna eta Gopama taldeak izan dira finalistak.

Hurrengo pausua, proiektua aurrez-aurre defendatzea izango da. Otsailaren 27an, EHUko Enpresa eta Ekonomia fakultatera joango dira taldekideak irakaslearekin batera.

Ez da Ibaizabalen horrelako berri bat jasotzen dugun lehen aldia. Orain dela 2 urte 2 talde ere finalera heldu ziren eta orain dela lau urte talde batek sari nagusia irabazi zuen.

Zorionak guztioi, beraz, egindako lanagatik eta zorte on defentsan! Ziur bikain aterako zaizuela!

Azken albisteak

Irudia
Apirileko auzolana
2024-04-30

Joan den asteburuan, ikasle, guraso eta irakasleek bat egin genuen auzolanean.

Irudia
neurologia
2024-04-26

Alex Carrasco Neurozirujauaren bisita izan dugu Biologiako ikasleei nerbio-sistemaren inguruko azalpenak ematen.

Irudia
migrazioa
2024-04-24

Batxilergoko 1. mailako ikasleekin migrazioa lantzen aritu gara ekonomiako ikasgaian