Tutoretza

Sarrera:

Ikastola hezkuntza komunitatea da eta ikasleak hurrengo mailetarako prestatzeko zeregina du.

Ikasle bakoitzak dituen gaitasunak garatzeko egokitutako irakaskuntza bultzatu nahi dugu, aniztasunaren integratzaile den irakaskuntza.

Tutoreak ikastolako bizitzan parte hartzea erraztuko dio ikasleari, ikasketa prozesutik hasi eta proiektu desberdinetako jardueretaraino. Ikasleak biziko dituen testuinguru ezberdinekin binkuluak eta erlazioak indartu behar ditu ikastolak: familia, gizartea, lagunartea…

Hezkuntza prozesua ikastola osotzen dugun guztion elkarlanarekin lortzen dela ulertzen dugunez, beharrezkoak izango dira:

  • Familien inplikazioa, elkarlana
  • Ikasketa Buruak eta tutore taldeak ematen duen etengabeko laguntza eta aholkua.
  • Ikastolako irakasleen eta tutoreen arteko elkarlana.
  • Ikasleen arteko interakzioa.
  • Ikastola taldeak sortutako material lagungarria.

 

Tutoretza lana:

 

Tutoretza eta orientazio akademiko-profesionala eta pertsonala ikasle bakoitzarekin  landuko ditugu. Orientazioaren arduradunak irakasle guztiak badira ere (irakasleak berea du funtzio tutoriala, bai maila indibidualean eta baita talde mailan ere) irakasle-tutoreek ardura berezia izango dute ikasle bakoitzak dituen hezkuntza premiei erantzuteko. Horretarako konfidantza giroa sortu beharko du ikasleekin. Nola lortu konfidantza giro hori?

  • Zintzotasunez jokatuz
  • Umiltasunez, ikasleen parean jartzeko gai garela erakutsiz.
  • Emandako berba betez
  • Jarrera irekia erakutsiz, laguntzeko prestutasunaz.

 

Tutorearen funtzioak:

  • Ikasleen banan banako jarraipena egitea. Horretarako ezinbestean bere ikasleak ondo ezagutu beharko ditu ahalik eta laguntzarik egokiena eskaintzeko.
  • Ikasleari orientazio pertsonal eta akademikoa eskaintzea. Hurrengo ikasketetan matrikula egiteko laguntza eta erabakia hartzeko bidelaguna izango da.
  • Ikaslea ikastolako proiektuetan parte hartzera zirikatzea.
  • Derrigorrezko hezkuntzatik ez derrigorrezkora pasatzen direnez ikasleak, etapa aldaketak dakartzan berrikuntzei egokitzeko laguntza eskaini eta baliabideak bere eskura jartzea.
  • Ikaslea eta familiaren arteko zubi-lana egitea, familiarekin harremana mantenduz, familia, ikasleen ikasketa prozesuan inplikatzeko ahalegina eginez.
  • Ikaslearen integrazioa gelan eta ikastolan erraztea,  horretarako ikasleen arteko elkar-ezagutza, talde lana eta oinarrizko elkar-bizitza arauen lanketa eta betetzea sustatuko duelarik.
  • Balore jakinen lanketa egitea. Balore hauek Hezkuntza proiektuan ikastolak onartutakoak izango direlarik.
  • Gatazkak sortzen direnean bideratzaile lana egingo du ikasleen artean edo ikasle eta irakaslearen artean.
  • Barne-araudia eta bizikidetza-plana errespetatzen direla bermatzea

 

 

2017-18 ikasturteko Batxilergoko tutoreak

Lehenengo mailan:

Geletako tutore erreferenteak hauek diren arren, ondoko hauek ere tutore (indibidualizatu) lanak egiten dituzte 1. mailan:

 

Bigarren mailan:

Geletako tutore erreferenteak hauek diren arren, ondoko hauek ere tutore (indibidualizatu) lanak egiten dituzte 2. mailan:

 

Ikasketa Burua

Iratxe Bernedo ( ibernedo@ibaizabalikastola.eus)