Oxford Test of English

Oraintsu Oxford Universityrekin sinatutako akordioaren ondorioz, Ibaizabal Ikastola “Oxford Test of English”aren aztertzaile ofiziala da.

Azterketa online denez, Ibaizabal ikastolan bertan egingo dugu, eta azterketa gaindituz gero, ingelesean B1 edo B2 titulazioa lortzen da. Hortaz, azterketa aproposa da ingeles maila modu ofizialean egiaztatu behar dutenentzat, maila minimoa eskatzen duten ikastaroetan izena eman behar dutenentzat edota maila hau eskatzen duten lanpostuak lortu nahi dutenentzat da. Eskatzen den baldintza bakarra 16 urtetik gorakoa izatea.

 

PROBAREN EZAUGARRIAK

 

  • Azterketak bi ordu irauten du, eta honako trebetasun hauek egiaztatzen dira: reading, listening, writing eta speaking.
  • Azterketaren metodologia erraza da, beraz, ez duzu aurretiaz prestatu beharko. Ariketa bakoitza daukazun mailara egokituko da (emandako erantzunen arabera). Azterketa ezagutzeko, DEMO HAU erabili dezakezu.
  • Azterketan zehar zure aurrerapena ikusi ahal izango duzu, eta baita jada erabili duzun denbora eta geratzen zaizuna ere.
  • Azterketa ez da gainditzen ezta suspenditzen. Zure ingeles maila egiaztatzen du. Ebaluatzen diren hizkuntza maila A2 eta B2ren artekoak dira.
  • Emaitza 15 egunen buruan jasoko duzu zure posta elektronikoan, ziurtagirian batez besteko notaz gain, arestian aipatutako trebetasun bakoitzean duzun kalifikazioa adierazten da (reading, listening, writing eta speaking).
  • Azterketaren egunean, honako arau hauei jarraitu behar zaie.
  • Azterketaren xehetasun guztiak OXFORD TEST OF ENGLISH webgunean daude ikusgai.

 

 

DEIALDIAREN XEHETASUNAK

 

  • Azterketaren data eta ordua: ekainaren 15ean, 10etan
  • Prezioa:
    • Ibaizabal Ikastolako ikasle eta bazkideek: 79 euro
    • Gainerakoek: 89 euro

 

MATRIKULA EGITEKO PROZEDURA

  • Matrikula egiteko epemuga: maiatzak 30
  • Adierazitako dirua ondorengo kontu korrontean sartu: ES26 3035 0014 600140036666. Kontzeptuan ondorengoa adierazi: OTE_NAN zenbakia
  • Googleko INPRIMAKI HAU bete.

Behin inprimakia beteta, banku-frogagiria ondorengo helbidera bidali: ote@ibaizabalikastola.eus

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 94 6215877 telefonora edo idatzi ote@ibaizabalikastola.eus helbidera.