EKO ERAGILEAK MARTXAN!

Euskotreneko kanpainarekin bat eginez, Boligrafoak jasotzeko kanpaina jarri dute abian. Jasotzen diren boligrafoak berziklatuz zuhaitz espezie autoktonoak landatzen dituzte Basoa fundaziokoen laguntzaz.

Eko Eragileak kanpaina honekin hasi dute ikasturtea Ibaizabalen. Baina ez da kanpaina bakarra izango, jasangarritasunaren inguruko hausnarketa eta ekimenak ikasturte osoan zehar garayuko dituzte. Horrela, Ibaizabalen jarduna, inguruarekin errespetuzkoagoa izateko ahaleginean sakonduko dugu.

#EkoEragileak