eTWINNING JARDUNALDIETAN

Donostiako San Telmo museoan egin diren eTwinning jardunaldietan parte hartu dugu gaur. Bertan, Europako beste herrialdeetan klaseak emateko erabiltzen dituzten metodologia eta estrategiak ezagutu ahal izan ditugu, Ibaizabalen ematen diren ikasgaietan aplikagarriak diren esperientziak jasotzeko. Irune Salor irakaslea izan da bertan. Eta, ekarri duen jakintza gutxi balitz, jardunaldien ostean antolatu duten Scape Roomaren irabazle izan da bere taldea!