Hemen da Errigora!

Hemen da Errigoraren kanpaina berria: eskatu #ESKUTIKeskura Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Iazkoan bezala, olioa eta kontserbak, biak aldi berean eskatu beharko dituzun arren, jaso eta ordaindu bi txandatan egingo duzu: apirilean olioa eta ekainean kontserbak.

Errigorak eskaintzen dituen produktuak zeintzuk diren ikusteko, klikatu HEMEN.

Zure eskaera Ibaizabal ikastolak kudeatzea nahi izanez gero, martxoaren 6tik 19ra egin beharko duzu eskaera, eta horretarako, Alexian edota emailean jasotako jarraibideak hartu beharko dituzu kontuan!

Eskerrik asko!!

 

Etiketak: