IRAKURRIXU ALDIZKARIA

Irakurrixu Ibaizabaleko ikasleek sortutako aldizkaria da, ikastolan bertan egiten dena. Ikasleen parte hartzerako tresna bat ez ezik, antolatzeko gaitasuna eta iniziatiban eragiten du, eta euskararen inguruko proiektu komunikatibo baten parte izatera bultzatzen ditu. Ikastola komunitatearentzako sortutako proiektua bada ere, Durangaldeko euskal komunitateari begira ere eraikitzen da aldizkaria.

Etengabe eraikuntzan dagoen proiektua da Irakurrixu, bizia eta aldakorra. Ikasturte bakoitzean lau ale argitaratzen dira, eta ikastolako ikasle guztiek hartzen dute parte ekarpenen bat edo beste eginez. Iritziak trukatu, gaurkotasuna duten gaiak lantzeko, edo sortzaileak izateko parada eskeintzen die ikasleei. Eta hori gutxi balitz, ikasle, irakasle edo bestelako ikastolakideak harremanetan jartzeko aukera ere bada. Era berean, ikastolaren dinamiken berri izateko modu bat ere bada.

Espazio honetan aurkitu ahal izango dituzue azken urteetako aleak, online irakurtzeko moduan, beheko irudian klik egin ezkero.