Haur Hezkuntza

 

Haur hezkuntzako goi mailako teknikari titulua lortzeko formakuntza ematen da Ibaizabal Ikastolan. Ondorengo lerroetan zikloaren nondik norakoak:

IRTEERA PROFESIONALAK:

Lanbide-irudi honek hezkuntza formalaren eta ez-formalaren sektorean egiten du lan, haurrentzako arretarako gizarte-zerbitzuen sektorean. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur-hezitzailea. Betiere, maisu edo maistra batek gainbegiratuta jardungo du, Estatuko, autonomia-erkidegoko nahiz tokiko erakundeen mendeko instituzioetako edota titulartasun pribatuko ikastetxeetako hezitzaile gisa.

  • Arrisku sozialean dauden adingabeekin (0-6 urte) edo familiei laguntzen (beste profesional batzuen jarraibideak beteta) lan egiteko berariazko erakundeetako eta /edo programetako hezitzailea.

  • 0 eta 6 urte bitarteko adingabeekin aisia eta denbora libreko programa edo jardueretako hezitzailea: ludotekak, kultura-etxeak, liburutegiak, ikastetxeak, aisia guneak, landetxe eskolak, etab.