Errigora

"Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka" leloa hartuta beste urte betez, Errigora kanpaina abian jarriko da aurten ere.

Zuri esker ametsak egi bihurtzen jarraitu nahi dugu. Batetik, Nafarroa hegoaldean haur eta helduen euskalduntzeak aurrera egin dezan zure ekarpena behar dugu. Baina, bestetik, amets berriak ere bete nahi ditugu: Euskararen beharrizanetatik izan beharretara jauzi egin nahi dugu. Euskara kalera atera nahi dugu. Zonalde zigortu hau lurralde euskaldun imajinatu nahi dugu.

Erlazionatutako irudia

Aurtengoan ere, bi saski izango dituzu aukeran: beltza eta zuria. 25 ekoizle, produktu berriak, (informazio guztia webgune honetan duzue eskura) ... Inoiz baino eskaintza zabalagoa; inoiz baino Errigorago!!

 

• NOIZ egin eskaria?  Azaroaren 13a izango da azken eguna.

• NOLA  egin eskaria? Bete GALDETEGIA 

(OHAR GARRANTZITSUA: Eskaria Ibaizabal ikastolak kudeatzea nahi baduzu; dokumentu hau betetzearekin nahikoa da; EZ duzu webguneko eskari orria bete behar!!)

• Zenbat kostatzen da kaxa?    50 € kaxa bakoitza.

• NOIZ eta NON jasoko dira kaxak? Azaroaren 23tik aurrera IBAIZABAL IKASTOLAN.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, erantsitako dokumentuak irakurri itzazue.