Auzolana

Ikastolako familien parte hartze aktiboa bultzatzeko ekintza da. Ikasturte bakoitzean talde bakoitzeko familiek (guraso zein ikasle) eta langileek (irakasle zein ez irakasleek) larunbat batez ikastolako mantenu, txukuntze eta garbiketa lanak egiten dituzte. Era honetara, ikastolaren mantenu lanetan dirua aurreztu, familiak ikastolako komunitatean kide aktibo sentitu eta ikastolan hobekuntza nabarmenak egiten dira. 

Auzolana beti izan da herritarrok komunitatearekin daukagun konpromisoa betetzeko bidea.