IKASTOLEN JAIAK

Bost dira Ikastolen Jaiak: Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez. Gipuzkoakoa izan zen lehena, Kilometroak, 1977an sortu zena. Ikastolen premiak oso handiak zirelako sortu zen, eta berehala zabaldu zen egitasmoa beste lurraldetara. Horrela jaio ziren Ibilaldia (1979an), Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez (1981ean) eta Herri Urrats (1983an).

Erlazionatutako irudia

 

Hasieran eraikitako zutabeak bizirik diraute oraindik.

Ikastola proiektua indartzeko eta hezkuntza proiektu propioa aurrera eramateko baliabideak lortzea dute helburu. Zirkuitu bat egokitzen da jendea ibiltzeko, eta bere gozamenerako jatekoak, edatekoak eta ikuskizunak prestatzen dira. Auzolanean aritzen dira  gurasoak, langileak, etxekoak, koadrilak eta herritarrak, ikastolaren ilusio berean murgilduz, helburuarekin bat eginez.

Ikastolen Elkartea da jaiotzetik antolaketa orokor horren aterpea.

 

HERRI HURRATS: Senpere, 2018/05/13

1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Lehengo urtean, 5000 lagun bildu zuen elgarretaratze horrek urtez urte arrakastatsuagoa izan da. Gaurregun Euskal Herriko euskalzale guziak biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.

IBILALDIA: Lekeitio, 2019/05/19

2019ko maiatzean egingo dugun ibilaldiaren leloa HARATZAGO da.  Leloa sortzeko hausnarketan hasi ginenean konturatu ginen gure ikastola bere sorreratik beti HARATZAGO  joan dela.  Garai eta kontestu bakoitza kontutan izanda, beti HARATZAGO.   Ikastola aitzindaria izan da, gure bidea egiteko beharrezkoa delako jarrera hori.

ARABA EUSKARAZ: Gasteiz, 2019/06/16

1981.ean egin zen lehenengo Araba Euskaraz eta euskaltzale ugari batzen duen euskararen aldeko jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Araba Euskarazek bere sortzeko arrazoiei eusten die: Arabako Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

KILOMETROAK: Urretxu-Zumarraga 2018/10/07

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Milaka eta milaka euskalzale biltzen dira urriko lehen igandean antolaketak prestatutako ibilbidea egin eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz.

NAFARROA OIANEZ: Altasu, Urriak 21

1981. urteko ekainean ospatu zen lehendabiziz Altsasun, Nafarroako Ikastolen jaialdia. Handik gutxira udazkenera aldatu zen eta geroztik urriko hirugarren igandea du hitzordu. Denborarekin ekimen jendetsua bilakatu da eta urtero 100.000 pertsona inguru biltzen ditu.